Skip to main content

Arrasaten dagoeneko hasiera eman diegu San Juanetako jaietako egitarauari eta aurten ere ekainaren 25a egun berezia izango da txatxilitarrontzat, haur eta nerabeekin batera Eguzkilaru eguna ospatuko baitugu!

Haurrak eta nerabeak eguneko protagonista izatea nahi dugu. Autengoan hainbat berrikuntzarekin etorriko da Eguzkilaru. Batetik, nerabeen parte-hartzea bermatu nahi izan dugu eta horretarako, tirolina erraldoi bat jarriko dugu Monterronen, Gazteok Geuk Ein Geuk Jan bazkarian parte hartzeko aukera eta arratsalderako sorpresa bat antolatu ditugu. Bestetik, Arrasaten daukagun aniztasuna jaietan ere balioan jarri nahi izan dugu eta hori dela eta Aspace eta Ekinekin jarri gara harremanetan beraiekin batera tailer batzuk antolatzeko: Saharako jolasak, ipuin kontalariak, ikusmenarekin jolasten, gurpil aulkiaren magia … Azkenik, Eguzkilaru egunean egingo ditugun tailer eta ekintzekin haurren autonomia, parte hartzea eta sormena lantzea nahi dugunez hainbat aldaketa egongo dira: ur zirkuituak, mural geometrikoak, 0-4 jolas-gunea …

Beraz, ekainaren 25ean goizean zehar 11:00etatik 14:00etara bi jolas gune egongo dira, bata Biterin eta bestea Monterronen. Bi espazio hauetan hurrengo ekintza eta tailer desberdinak egiteko aukera egongo da:

• Biterin: armiarma sarea, 0-4 jolas gunea, bizitza eskuetan, oreka pasabideak, gurpil aulkiaren magia, aurpegi margoketa, puzgarria, ohe elastikoak, kaxa dorreak, kartoizko herria eraiki…

o 12:00etan karaokea
o 12:45 makal txikiaren igoera
o 13:00 apar festa (ekarri bainujantzia, toaila eta txankletak eta gogoratu, aurten Biterin egingo dugu)

• Monterronen: tirolina erraldoia, 0-4 jolas gunea, ur-bideak, Saharako jolasak, izan sukaldari, zuhaitz margolariak, oihaletatik zintzilik, ipuin txokoa …

o 12:00etan ipuin kontalaria

Bestetik, nerabeekin batera aurrera eramango den egitaraua:

• Azokan: Gazteok Geuk In Geuk Jan bazkaria

o 12:00etatik aurrera prestaketa
o 14:30 bazkaria

• Erdigunean:

o 17:30etan sorpresa!

Azkenik, egunari amaiera borobila emateko arratsaldeko 19:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Borobilean ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu Monterronen.

Animatu eta ospatu gurekin batera Eguzkilaru eguna!

Eguazkilaru 2018 txikia