Oñatiko Txipistin zerbitzurako hezitzaile bila gabiltza.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Txipistin zerbitzuan hezitzaile lanak burutu:
- Jatorri anitzeko haur eta nerabeekin euskara lantzeko metodologiak aurrera eramatea.
- Haur eta nerabeen ikasketetan aurrera egiten laguntzea
- Bere adineko neska mutikoekin harreman naturalak lortzea.
- Haur eta nerabeekin harremanak sortu
- Lan hezitzaile eta euskalduna burutu
Kontutan hartuko da:
- Diplomatura, Gradua eta Lizentziatura honako hauetan:
– Gizarte hezkuntza
– Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia
– Magisteritzak
- Oñatikoa izatea
- EGA edo baliokidea.
- Antzeko lanean esperientzia
- Talde lanean lan egiteko gaitasuna
- Lanerako prestutasuna
- Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
- Herrigintzan izandako ibilbidea
Eskaintzen den lanaldia:
- Ekintza zuzena: Astelehenetik ostegunera 17.00-20.00 eta ostiralean 17.00-19.00.
- Prestaketa orduak: Astean 6,5 ordu. Koordinazio bilerak ostegunetan 15.30-17.00.
- Kontratuaren iraupena: 2018ko martxoaren 19tik ekainera arte. Irailean berritzeko aukera egongo da.
Aukeraketa prozedura:
- Bidali zure curriculuma email honetara (kultura@txatxilipurdi.com) martxoaren 5etik martxoaren 9ra bitartean.
- Elkarrizketak: martxoaren 12tik 16ra
- Lanean hastea: martxoaren 19 (moldagarria da).
Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 edo 635 75 34 65 telefonora eta Anegatik galdetu.