Pasa den asteburuan Musakolan giro aparta egon da.
20 parte hartzaile animatu ziren ludoteka ibiltarira , gehienak 8-10 urte bitartekoak eta asanblada bidez san blasak egitea eta makedorekin txabolak sortzea erabaki zuten.
Taldeetan banatu eta auzoan erosketak egin ostean, san blasak egiteari ekin zioten. Hauek labean zeuden bitartean makedo erabiliaz txabolak egiten hasi ziren.
Dantzan ere aritu ziren, baina arrakasta handiena txabolak sortzeak eta san blasak izan zuten.
Datorren asterako ere, kartoiekin eta makedorekin eraikuntzak egitea proposatu zuten. Hamaiketakorako berriz, krepak egitea izan zen parte hartzaileen proposamena.
Musakolako aurtengo azken asteburua izango da Martxoak 3a. Jarraian San Andresen egongo gara baina Musakolako azken larunbat honetan, haur eta hauen arduradun asko elkartzea espero dugu. Orain arte heldurik gelditu ez den arren parte hartzen, gogorarazten diegu ongi etorriak direla eta haurrek ere eskertzen dutela.