Skip to main content

30 urteko ibilbidean Txatxilipurdik bere jarduerak bizipenetan oinarritu ditu; bizi, jolastu, sentitu…  hausnarketa eta gogoetak  berehala jaitsi izan ditugu egunerokotasunera, ekintza eta  egitasmoetara.

Azken urteetan, gure lanaren oinarriez hausnartzeko beharra ere sentitu dugu eta horrela ekimen ezberdinak abiatu eta foro ezberdinetan ere parte hartu dugu. Herri hezitzaileak, haurren  parte hartzea, naturarekin dugun harremana…

Txatxilipurdiren  eguneroko lanean oinarrizko tresna nagusienetakoa  da jolasa. Oraingoan, baliabide hezitzaile honen inguruan dugun ikuspegia eta praktika eraldatzailea bateratu eta marko baten baitan kokatzeko beharra ikusi dugu.

Horretarako antolatu ditugu Txatxilipurdiko jardunaldiak. Gure egunerokotasunean sortzen diren  zalantza, kezka eta bizipenak elkarbanatu eta jolasaren inguruan elkarteko noranzkoa finkatzea da asmoa. Helburu horrekin aditu eta aritu ezberdinekin hitzaldia, tailerra eta mahai ingurua antolatu ditugu.

Gainera, egingo dugun ibilbidea eta hausnarketa soilik Elkartearen baitakoa izan beharrean, herriko hezkuntza eragile, hezitzaile eta familiekin partekatu  nahi dugu.

Honakoa da beraz, Txatxilipurdiko jardunaldietarako prestatu dugun egitaraua:

hitzaldia

 

tailerra

 

Hitzaldian eta mahai inguruan sarrera librea izango da. Tailerrerako aldiz hurrengo inprimakia beteta eman behar da izena: