Skip to main content

Larunbatean Oinherriren Hezitzaileentzako Jardunaldia egin genuen. 70 lagunetik gora elkartu ginen Donostiako Tabakaleran elkarrekin hausnartu eta ikasateko. Jardunaldi aberasgarria izan zen, lehenengo tailerrek jolasaren, artearen eta udaleku parte hartzaileen inguruan interesa piztu eta oinarri bat jartzeko balio izan zuten, eta amaierako mahai inguruak transexualitatearen inguruan hitz egiteko plaza eskaini zigun.

Azken honekin lotuta, Tabakalerako aretoan partekatutakoari tiraka baletor bezala, Maialen Lujanbiok hiru bertso eder utzi dizkigu aste honetan, lotura honetan dituzue ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=AIiE4Mk2X7g