Errigoraren aurtengo kanpaina abian da. Iazkoan bezala, Nafar hegoaldeko produktuz osatutako bi saski daude aukeran, 50 euroren truke biak ala biak.
Eskaerak azaroaren 14a bitartean egin daitezke AEDn edo Txatxilipurdin. Saskiak azaro bukaeran iritsiko dira AEDra eta guk geuk jakinaraziko dizuegu bila etortzeko.
Azaroaren 10ean ekarriko duguArrasatera aurtengo kanpainan zehar hainbat herri bisitatuko dituen Errigoraren karpa. Ekimena hobeto ezagutu, saskiak eskatu eta Nafar hegoaldeko jaki goxoak dastatzeko aukera izango da bertan.
“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainaren bosgarren aldia da aurtengoa. Iazkoan, 140.000 saski banatu zituen eta irabazietatik 175.000 €, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzara bideratu.
Hala, orain arteko lau kanpainak batuta, 600.000 eurotik gora bideratu ditu euskalgintzara Errigorak. Ekoizpen enpresei dagokienean, birekin hasitako kanpainan, 25 enpresa ari dira une honetan.
Horra hor aurtengo kanpainaren bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=dZ9Gzju1qoM&feature=share