Domekan Derion izan ginen Txatxilipurdiko kideak. Bizipoza Elkarteak BIZIPOZ EGUNA antolatu zuen bertan eta elkartasun jai handiaren parte izan ginen gu ere. Txatxilitarrok, TTAK taldeko gazteekin eta Irrien Lagunakeko Martinber, Tiritatxo eta Largabistarekin batera familientzako PIKO PIKO jolasa antolatu genuen. Jolas honen bidez, bertaratutako familiek BIZIPOZA ELKARTEA osatzen duten elkarteak ezagutzeko aukera izan zuten.
Elkarrekin, auzolanean, euskaratik eta euskaraz eta alaitasunez antolatutako eguna izaten da BIZIPOZ EGUNA eta aurtengoa Derion ez da gutxiago izan.
Guztiontzako beharko lukeen mundua elkarrekin osatuko dugu!