Skip to main content

Zirraragarria izan zen Naturan Jolasean lelopean pasadan larunbatean Santa Barbara eta Monterron natur parkeetan bizitakoa.

Goizaren lehen zatia Leintz Eskola Kirola, Besaide M.E. eta Txatxilipurdik dinamizatuta herriko Plazan hasita Santa Barbara parkean burutu zen, ia 80 haurrek hartu zuten parte eta jolasa medio Santa Barbarako eremu naturalaz gozatu eta hausnartzeko tartea izan zuten. Bertan material ezberdinak erabiliz (elementu naturalak eta ez naturalak)  eta jolas kooperatiboetan oinarrituta Santa Barbara basoaz gozatu zuten. Gynkana Monterronen bukatu zen eta tarte batez bertan prest zegoen jolas librerako eremuaz gozatzeko aukera izan zuten.

Goizaren bigarren zatia berriz Monterronen gauzatu genuen. Bertan material naturalez eta beste baliabide batzuk berrerabiliz jolas espontaneorako gunea prestatu genuen. Naturtzaindiakoekin batera Monterroneko ekosistema ezagutzeko dinamika bat egin genuen bertako flora eta fauna ezagutzeko asmoz. Haurrek gogotsu heldu zioten erronkari.

Eguerdian lagunartean eta familia giro ederrean bazkaltzeko tartea hartu genuen.

Atsaldean berriz jolas espontaneoari bi erronka gehitu genizkion Gaztetxekoen laguntzaz oihal akrobazia eta Olgeta jolaserako zentrokoen laguntzaz ttipi edo babeslekuen eraikuntza tailerrak izan genituen, hauek ere arrakastatsuak izan ziren.

Eguna giro ederrean gauzatu zen eta aurrera begira Arrasateko haur, nerabe zein  familiak bertan jolasean ikusteko irrikan gaude. Natura behar dugu eta naturak behar gaitu.

IMG_8894 IMG_8896 IMG_8904 DSC_1013 DSC_0971 DSC_0974 DSC_0991 DSC_1043 DSC_1073 DSC_1086 IMG_8871 IMG_8878 IMG_8814 IMG_8858 DSC_1017 DSC_1092 DSC_1094 DSC_1038 DSC_1039 DSC_1088