Skip to main content

San Andres auzoan burutu den 2. asteburu honetan, 22 parte hartzaile egon dira. Kontuan izanik Arrasaten “Euskaraz bizi eguna” ospatu dela eta ekintza ugari egon direla, parte hartzaile kopurua handia izan dela esan dezakegu ludoteka ibiltarian.

Gerturatu direnak; genero, adin, jatorri eta astean zehar ludoteka ezberdinetan parte hartzen duten haur eta nerabeak izan dira, beraz, lagun berriak egiteko eta elkar ezagutzeko, egitasmo aproposa izan da.

Guraso edo tutoreen parte hartzerik egon ez den arren, interesa agertu dute eta gertuko harremana izan dute egitasmoko hezitzaileekin.

Taldean ekintza ezberdinak aurrera eraman dituzte eta asanblada bitartez adostu ondoren, pizzak egitea erabaki zuten. Osagaien zerrenda egin ostean, auzoko dendetan erosketak egin eta pizza ederrak jateko aukera izan zuten.

Goizeko egitasmoari  bukaera emateko,hurrengo astebururako proposamenak bota zituzten. Txokolatezko krepak egitea, jolas erraldoiak eta aurpegi margoketa izan ziren bozkatuenak, beraz badakizue Martxoak 24an, san Andres auzoko ludoteka ibiltarira!

Bedoñabe herri eskolako patioan elkartuko gara goizeko 10:30etan.

DSC01765 DSC01767 DSC01775 DSC01776 DSC01779 DSC01783 DSC01785