San Andreseko ludoteka ibiltaria, Musakolan egon izan den bezala, parte hartzaile ugarirekin hasi da. 31 haur eta nerabe egon dira eta beste 4 guraso edo arduradun.
Aurrez eskatutako jolasak aurrera eraman dira baina baita bestelakoak ere: eskulanak, mahai jolasak, aurpegi margoketa …
Esan beharra dago eguraldiak lagundu duela eta animatu direnen taldea anitza eta parte hartzailea izan dela.
Datorren astera begira sukaldaritza egitea proposatu dute: pizza, napolitana, bizkotxo, txokolatea… egunean bertan erabakiko dute hauetako zein aurrera eraman, baina hamaiketakoa nahi dutela argi utzi dute.
Martxoak 18an, San Andreseko bigarren asteburuan aurrera eramango dugu ludoteka ibiltaria.
Animatu! Ondo pasatuko dugu eta!