Skip to main content

Larunbatean AED, EKIN eta TXATXILIPURDI elkarteak kalera irten ginen.

Goizean baserritarrekin batera Seberoko azokan egon ginen. Bertan argazki erakusketa, txapa tailerra eta elkarteotako postua jarri genituen. Giro ederra egin zuen eta hainbat herritarrekin elkartzeko aukera izan genuen. Hainbatek Arrasate euskaldunagoa egiteko ideiak eman zizkiguten eta arratsaldean horiek baliatu genituen Marixe Ruiz de Austri eta Gari Lopez de Munain bertsotan jartzeko.

Baserritarren produktuz betetako otarra ere zozketatu genuen eta Iraia Elortzak eraman zuen etxera.

Mila esker azokan geuregana gerturatu zineten guztiei, baita bertso saioan izan zinetenoi ere!

Zuekin Arrasate Euskaldunago!

IMG_1334- IMG_1337- IMG_1340- IMG_1348- IMG_1366- IMG_1373-