Larunbatean eman genuen ezagutara ZUREKIN ARRASATE EUSKALDUNAGO kanpainaren baitan martxan jarritako txio lehiaketako txio irabazlea zein izan den.
Honakoa izan da lehiaketa irabazi duen txioa:
Euskarak ez dauka etorkizunik ez bada #zurekin, oztopoak gaindituz arituko gara elkarrekin, etxean, lanean edo kalean lotsarik gabe ekin!
Jon Alza izan da txioaren egilea, zorionak Jon!
Eta nola ez, eskerrik asko parte hartzaile guztiei.
Jarraian jasotako lanak:
maitaneigar @maitaneigar ots. 13
Atzerrian duzun familiarekin ere euskal hitzak eta ohiturak partekatzen dituzulako, #zurekin mundua eta Arrasate euskaldunago 😉
Benat Osinaga @benatosinaga ots. 13
#zurekin = Z(i)ur + ekin. Hitz bakar bat. Mezu asko bere baitan. Denon beharra izatetik, zure laguntza edukitzera .#zurekin = Z(i)ur + ekin
Naroa E.Gorrotxategi @naroaelortza ots. 7
Txantxangorriaren zain egon gabe, #zurekin, zuokin, alternatibak euskaraz eraikitzera goaz! @Txatxilipurdi
Jonny Maderfaker @maderfaker77 ots. 1
Euskarak ez dauka etorkizunik ez bada #zurekin, oztopoak gaindituz arituko gara elkarrekin, etxean, lanean edo kalean lotsarik gabe ekin!
Ai #zurekin egin ahalko banu, eta hark ahalko balu, ta guk bagenu ta haiek balute… orduan bai zoriontsu, batez ere zeu ta besteok #zurekin
Gurasoekin, lagunekin, bikotearekin, lankideekin, auzokideekin, medikuarekin, ertzainarekin, dendariarekin… eta orain #zurekin, Elenetxo
Jokin Etxebarria @Etxazk6 ots. 13
@AEDelkartea #ZurekinAzken Arrasateko euskerie sexixena dala entzun izen dot beti, “emun sosten” eta “eukiko jon” esaten dalako
Harekin, horreikin eta zurekin euskararen plaza eraikiz, Arrasate euskaldunagoa berreraikiz. (Ainhoa Urzelai)
Zurekin# Herensugemendiko kantoietan errax, xamur eta bixi bezain zorrotz, zuzen eta bizkor handiputzen artean… (Aitor Bengoa)