2017ko ludoteka ibiltaria, otsailak 4, larunbat honetan jarriko dugu martxan.
Musakola auzoan hasiko da eta San Andres auzoan bukatuko da apirilaren 1ean.
3-12 urte bitarteko haur, nerabe eta hauen arduradunentzat larunbat goizak euskaraz eta giro atseginean gozatzeko aukera egongo da auzo hauetan. Bertaratzen direnen artean adostu eta erabakitako ekintzak aurrera eramango dira ahal diren neurrian 2 hezitzaileren laguntzaz.
Ludoteka ibiltaria, Musakolan 4 asteburutan egongo da eta jarraian, San Andresen beste 4 asteburu egingo ditu; hauek direlarik egun zehatzak:
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â Musakolan: otsailak 4, 11, 18 eta martxoak 4an.
–Â Â Â Â Â Â Â Â Â San Andresen: martxoak 11,18,25 eta apirilak 1ean.
Ordutegia, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara izango du.
Eguraldi euritsua edo hotza egin arren, ondo pasatzeko aukera egongo da, beraz animatu Musakolan, gaztetxoko atarian izango den elkargunera eta San Andresen Bedoñabe herri eskolako patiora.
Ez dago bazkide izan beharrik, edonork izango du aukera gurekin jolastu, euskaraz mintzatu eta gustuko gauzak egiteko.