Skip to main content

Larunbateko berria-n gaur egun haurrek duten denbora libre kopuruaz eta honen nolakotasunaz erreportajea argitaratu zuten. Beste hainbaten artean Txatxilipurdiko Lander Juaristik hartu zuen parte, elkarteko hausnarketak plazaratuz.
Lotura honetan daukazue erreportajea osorik: http://www.berria.eus/paperekoa/1829/038/001/2017-01-28/ezin_aspertu.htm?utm_source=newsletter&utm_medium=email&utm_term=440&utm_campaign=440

«Beren garapena ziurtatuko duten denbora eskaini behar diegu, eta, denbora libre horretan, muga batzuk jarri behar dira. Bere garapen pertsonal egokia eta sormena garatzeko testuinguru egoki bat behar da. Eta, testuinguru horretan, haurrei denbora eskaini behar zaie bakoitzak bere bidea egiteko, lasai, inolako kanpo estimulurik gabe eta nor bere erritmoan»

«Zer eta nola egin behar duten esan ordez, aukerak eman behar zaizkie»

«espazioak eta baldintza egokiak utzita haurrei, berez irtengo zaie sortzeko gaitasun hori. Helduok zein hezitzaileok badugu nahiko lan hori lantzen eta sortzaile txiki hauek errespetatzen, beren bidea egin dezaten»

«Guztia epaitzeko joera dugu, eta dependentzia sortzen dugu horretarako. Hala, haurrek zerbait egiten badute, ea polita den galdetzera etorriko dira. Ezabatu beharko genioke haurrari epaitua izateko eta norbaiten oniritzia jasotzeko behar hori, eta landu beharko genuke haien autokonfiantza eta autoestimua»

«bere prozesu naturalean garatzen utziko bagenie, ez lirateke aspertuko»

«gure sortzailetasuna kamustuko ez lukeen sistema bat eraiki beharko genuke, eta sortu beharko genituzke eremuak pertsonen sortzeko gaitasuna eta izaera bera modu natural batean garatzeko»