Txatxilipurdik, AED, AEK, Zahar Berri eta Udal Euskaltegiarekin elkarlanean Gurasolagun programa abiatu du.
Gurasolagun gurasoen artean, euskara praktikatzeko programa da. Helburua da guraso euskaldun berri eta euskaldun zaharren artean euskarazko mintzapraktika saioak aurrera eramatea. Hau da, guraso euskaldun berriei euren mintzaira mailan sakontzeko aukera ematea eta bide batez Arrasaten euskara bizitzeko, praktikatzeko, hobetzeko eta berreskuratzeko aukera ematea.
Programan banaka edo taldean eman daiteke izena, interesa izanez gero jarri harremanetan AED elkartearekin:Â 943771228 – 695786852