Skip to main content

Aurten ere Gau Egunarekin gatoz. Azaroaren 4ean ospatuko dugu Gau eguna eta egitarau berezia antolatu dugu egun honetarako.

Txatxilipurdik herriko haur, gaztetxo eta familiekin ospatu nahi du gau-eguna.

Hemen egitarauaren laburpentxo bat

17:30tan hasiko dugu eguna Portaloitik-Plazara Ilargitxorekin batera eta herriko musikariekin kalejira bat eginaz.

18:00 tan- plazan haur eta familientzako Ipuin kontaketa mitologiko bat egingo da, 3-8 adin tarteko haurrei eta beren familiei zuzenduta egongo da ipuin kontaketa, gure arbasoen historiekin batera goza dezaten.

18:30tan- Sua karta jolasaren partida erraldoiaz hasiko gara. 8 urtetik aurrerako haur eta gazteei dago zuzendua jolas hau. Jolas ezberdinak jolastuko dira simultaneoki plazan eta gidari nagusi bat izango dute partida guztiek. Jolas honetan ere, pertsonai mitologikoei bizitza emango diegu, Mari, Inkisidoreak, Galtzagorria, Kuxkuxeroa… etab aurkituko ditugu. Jolasa baino gehiago: eztabaida, azpijokoa, emozioa,….

Animatu eta zatozte ilargitxorekin batera egun laburragoei ongi etorria ematera!