Eguraldia lagun jaiki ginen zapatuan, herriko txoko ezkutu baina zoragarria berpizteko egun ikaragarria suertatu zitzaigun. Goizean batu ginen herriko haurrekin Goikobalun bertako erromeixan parte hartu nahian eta beraiekin batera, naturako elementuez baliatuz jolas ezberdinak egin genituen.
Adin guztietako haurrak batu zitzaizkigun, eta adar xume batzuen laguntzarekin jolasean murgildu ginen, parajeak eskaintzen zigun edertasunaz gozatzen genuen bitartean. Adarrok lehenengo, imajinazio apurtxo batekin eta artile eta lumekin, gure egin genituen, gure makilak sortu genituen. Ondoren hauekin makilen harrapaketan aritu ginen, zuhaitzen artean, hostoen artean, Arrasatek erdian duen tontortxo horretaz gozatuz. Berpiztu beharko litzatekeen altxor horretaz gozatuz.