Skip to main content

Ikasturtea gogoz hasi, indarrak bildu eta aurrera begirakoak ilusioz margotzen hasteko, aurten ere GaraiOn-en izan gara Txatxilipurdiko lankideok.

Bi egunetako mintegian denetik egiteko tartea hartu dugu: jolastu, hausnartu, partekatu, ikasi, entzun… eta batez ere elkarrekin egon. Baliabideen eta mahai jolasen ginkana egin ditugu, Marga Iñiguez-ekin sorkuntzaren inguruko solasaldi interesgarria izan dugu, lan taldeka ikasturteko helburuak zehaztu eta plangintzei forma eman diegu, elkarteko erronkak errepasatu ditugu,  elkartearen inguruan hausnartu dugu eta GaraiOneko lagunei arto laberintoa egiten lagundu diegu.

Ederra izan da, prest gaude ikasturtea hasteko!

DSC_0006DSC_0036DSC_0056DSC_0067 DSC_0073 DSC_0076 DSC_0098 DSC_0101 DSC_0119 DSC_0132 DSC_0140DSC_0146 DSC_0147 DSC_0151 DSC_0155 DSC_0162