Pasa den maiatzaren 21ean HERRI HEZITZAILEEN jardunaldia burutu zen ZESTOAko Herri Ikastetxean. Jardunaldiak OinHerriko eragileok antolatu genituen eta eremu eta herri desberdinetako 57 kide elkartu ginen.
Jardunaldiaren hasieran Lorea Agirrek OinHerriren 7 oinarriak sakon azaldu zituen eta ondoren, Euskal Herrian zehar 9 herritan haur eta nerabeekin egiten ari diren hainbat praktika hezitzaile eta parte hartzaile aurkeztu ziren:
- Zestoa: herri hezitzaile gisa lehen pausoak: Leire Otaegi, NOra Palmitano eta JOxeba Larrañaga
- Tertanga: haurrekin egindako euskararen jolasgunea: Aiora Azagirre eta Aritz Lili
- Dima: haurren parte hartzearekin egindako egitasmoak: Maitane Iza eta Sendoa Miranda
- Elizondo: baratze hezitzaileak: Laura Andresena eta Nora Salbotx
- Mañaria: aurrekontu parte-hartzaileak haurrekin: Ismene Uriarte eta Ainara Areitio
- Gernika: “Astra Txiki” kulturgune parte hartzailea: Andrea Aiape
- Usurbil: haurren eta gazteen parte-hartzea hiri-antolamenduko plan orokorra egiteko: Jone Miner eta ALaitz Aizpurua
- Orio: haurrak eta gazteak herri-curriculumaren garapenean: Ruben Iglesias
- Otxandio: Herri-ola haurrak eta gazteak parte hartzen: Irati Axpe eta Oier Nafarrate
Jarraian hiru talde osatu ziren eta egitasmo zein herri hezitzaileen inguruko hainbat gogoeta partekatu eta aurrera begira nola saretu aztertu zen.
Jardunaldi aberatsa izan zen, ilusioa eta elkarlanerako prestutasuna agertu ziren, beraz, aurrera egiteko osagaiak baditugu!