Skip to main content

Aurreko ostiralean hasi eta datorren hilabetera arte Oñatiko haurrekin herriko aurrekontuak modu parte hartzailean lantzen arituko gara.

Oñatiko Udalak 2017ko aurrekontuak haur,  nerabe eta gazteekin lantzea pentsatu du AURREKONTUEKIN ARAZERIXAN! egitasmoaren bidez. Orain arte herritar helduekin landu izan ditu Udalak eta aurtengoan haurren, nerabeen eta gazteen parte-hartzea sustatu eta indartzeko bidean beraiei ere hitza ematea erabaki du.

3-8 urte bitarteko haurrekin Txatxilipurdi Elkarteko kideak arituko gara lan hontetan.

Haurren parte hartzea sustatu nahi dugu bi arrazoi nagusigatik:

  • Haurra pertsona bada pentsamendua duelako, beraz, iritzia eta erabakia hartzeko gaitasuna duelako.
  • Haurra herritarra bada, eskubideak eta betebeharrak dituelako eta guri dagokigulako eskubide horiek bermatzea.

Prozesuari dagokionean hurrengo helburuak ezarri dizkiogu:

  • Haurrek udaletxearen guntzionamendua ezagutzea.
  • Haurrekberaien behar eta interesetatik proposamenak egitea.
  • Haurrek erabakiak hartzea.

Ostiralean abiatu genuen egitasmoa. Lehenengo herriko plazan jolasak eta txapa tailerra egin genituen, haurrak eta familiak gerturatu eta egitasmoaren berri emateko. Ondoren, eguneko ekintza nagusiari eman genion hasiera: ginkana. Ginkanaren bidez Oñatiko Udaletxeko partaideak, sailak eta egitasmoak ezagutzea izan genuen helburu.

DSC_0005 DSC_0008

60bat pertsona elkartu ginen hasieran Udaletxean sartu, Udal Plenoa ezagutu eta bertan egoten diren pertsonak zeintzuk diren eta nola lan egiten duten ezagutzeko. Ondoren, Udal zerbitzu desberdinetara egin genuen bisita: udal euskaltegia, gizarte zerbitzuak, kiroldegia, udaltzaingoa, gazte lekua… Gune bakoitzean sailaren inguruko azalpen txiki bat jaso genuen eta jolasaren bidez batetik besterako bidea egin genuen.

DSC_0016 DSC_0018

Datorren astean elkartuko gara berriz, Oñatiko Udala ezagutu ondoren haurrek Oñatirako dituzten proposamenak jasotzeko: EGIN AMETS! Eta zuk zein proposamen dituzu? saioa burutuko dugu 17.00etatik 18.30etara bitartean Berdura Plazan.

eskuorria A5

asdfa

 

Hainbat komunikabidetan jaso dute egitasmoaren berri:

Goiena: http://goiena.eus/oinati/1461950715218

Diario Vasco http://www.diariovasco.com/alto-deba/onati/201605/01/ninos-tendran-presupuestos-20160501001223-v.html