Skip to main content

Aurtengo ludoteka ibiltariak esan dio agur hurrengo urtera arte.

Oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, parte hartzaile ugari ibili da eta batez ere San Andresen guraso asko animatu da parte hartzera eta txalotzeko jarrerarekin, ESKERRIK ASKO!

Musakolako asteburuetan eguzkia eta euria bietatik izan dugu, beraz barne eta kanpo espazioak erabili ditugu ekintzetarako. Astebururo 20 parte hartzailetik gora izan dira eta 35 parte hartzaile izatera ere iritsi gara.

Bertako Gaztetxokoko sukalde ederra aprobetxatuz, bizkotxoa eta pizzak egiteko aukera izan zuten. Bestalde, ibilgailu ezberdinak elkartrukatuz zirkuitu edo ibilbide anitzak osatu eta kanpo espazioan  bakoitzaren abildadeak azaldu zizkiguten. Futbolin eta pin-pon txapelketak, eta beste hainbat jolas ezberdin burutu genituen. Esan beharra dugu, arrakasta handia izaten ari den “Sua” jolasean asko jolastu ginela taldean.

San Andresen haur eta arduradun edo gurasoen parte hartzea kontuan izanik 30 parte hartzaile inguru ibili da astero. Aste Santuko hurrengo asteburua izan zen gutxien gerturatu zirena, baina beste asteburuak jendetsuak izan dira. Guraso asko gerturatu da parte hartzera eta ederto pasa dugu hauen ekarpenak ere kontuan izanik.

Ekintzak berriz: Musakolan bezala bizkotxo eta pizzak egitea erabaki zuten eta bestalde ibilgailu ezberdinekin jolasteaz gain, esperimentuak, material ezberdinekin sormena garatuz eskulanak eta jolas librean aritu ziren.

MILA ESKER DANOI ETA DATORREN URTERA ARTE!

Jarraian ludoteka ibiltariko hainbat argazki: