Skip to main content

Txatxilipurdi Elkartean herri ezberdinetako haur eta nerabeei zuzenduriko zerbitzu ezberdinak kudeatzen ditugu; gaztetxokoak, ludotekak, aisialdi egitasmoak….  Gure indargune nagusia gaur egun dagoen hezitzaile taldea da, haur eta gazteekin batera hezkuntza ez formalean bidea egiten dabilen lan taldea. Zerbitzuetako erreferenteak hezitzaileak garela kontutan izanik, ikasten eta desikasten, gauzak ondo eta gaizki egiten,..  egunerokotasunean nahi ditugun harremanak sortzen eta bultzatzen saiatzen gara haur eta nerabeak  zoriontsuak izan daitezen. Hezitzaileak dira elkarteko proiektua garatzen dutenak, teoriatik praktikara, benetan  pertsonekin lanean dihardutenak.

Egunerokotasunak baina, askotan jan egiten gaitu, eta ez dugu gure lanaren inguruan hausnartzeko nahikoadenbora izaten. Horregatik azken urteetan mintegi ezberdinak antolatu ditugu. Lan talde ezberdinak elkartu eta gure lan hezitzailearen inguruan hausnartzeko, gai desberdinen inguruan, sentitzen dugunaz, zailtasunez, desioez…hitz egiteko.

Urtarrilean Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaletako hezitzaile ezberdinak elkartu ginen Elusu auzoan. Beharrezkoak dira momentu hauek, beharrezkoa da egunerokotasunetik irten eta gure lana beste perspektiba batekin aztertzea.

IMG-20160105-WA0004