Skip to main content

Pasa den larunbatean, abenduak 12, Txatxilipurdik antolatutako Jostailu Truke Merkatua  aurrera eraman dugu eta urtero bezala arrakastatsua izan da.
171 jostailu jaso dira azaroa eta abenduko 9 egunetan zehar eta trukatu berriz 115 trukatu dira.
Larunbatean goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean egon zen trukean jostailuak jasotzeko aukera eta jostailuak material  birziklatuaz sortzeko aukera.
Ateak ireki baino ordu erdi lehenago, atean zain zeuden jostailuak jasotzera etorri ziren haur eta helduak. Ateak ireki bezain azkar jostailuak aukeratzen hasi ziren eta lehenengo ordu erdian mahaiak ia hustu ziren. Egitasmoak erakartzen dituzten seinale.
Tailerretan berriz, ez zen jende gehiegi ibili, baina egin zituzten jostailu batzuk.
Soberan gelditu diren jostailuak beharra dutenen artean banatuko dira, eta datorren urtean berriz egun honetanjasotakoak edo bestelako jostailuak trukatzeko aukera eskainiko dugulakoan gaude.

DSC_0296