Skip to main content

Badira sei urte Txatxilipurdiko koordinazio orokorra biko lan taldean aurrera eramaten dugula. Neurri honek bere fruituak eman dituela iruditzen zaigu eta aurrerantzean lidergotza partekatuen ideian berresten gara. Hau horrela, Jone Ojeak koordinazio orokorrean jarraituko du eta Iñaki Telleriak sei urteko ibilbideari itxiera emango dio Itsaso Garairi lekukoa emanaz.

Aurrerantzean Jone Ojea eta Itsaso Garai izango dira Txatxilipurdi elkarteko koordinatzaile orokorrak.

Eskerrik asko Iñaki eta animo Itsaso bide berriko erronkekin!