Skip to main content

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara.

Otsailean hasiko da eta apirilera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan.

Urtero lez, Musakola auzoan hasiko da ibilbidea. Institutuko patioa izango da elkargunea. Hezitzaileen bide laguntzaz eta material zein baliabide ezberdinak parte hartzaileen eskura jarriz 2 orduz ludotekaz gozatzeko aukera egongo da.

Egitasmoan 3-12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeek parte hartzeko aukera izango dute, baita hauen arduradun edo gurasoek ere.  Ekintzak parte hartzaileekin batera adostu eta denen gustukoak antolatzen saiatuko gara.

Auzo ezberdinetan, aisialdi hezitzaile euskaldunaz  gozatzeko aukera paregabea da Ludoteka ibiltaria. Parte hartzaileei sormena garatzeko, harremanak egiteko, parte hartzea sustatzeko, naturarekin harremantzeko eta beste hainbat helburu hezitzaileri bide emanez.

Guneei dagokionez, aurten aldaketak egin ditugu. Aipatu bezala, Musakola auzoan hasiko da ludoteka ibiltaria, baina bigarren geldialdia Erguin auzoan egingo du eta bukatzeko, Txaetako plazan egingo du azken parada.

Azken gune hau berria izanik, hiru zapatutan egongo gara bertan.

 Jarraian datak:

  • Musakola auzoan: otsailak 1, 8, 15 eta 22
  • San Andres auzoan: martxoak 1, 8, 15 eta 22
  • Txaetako plaza: martxoak 29 eta apirilak 5 eta 12

Ordutegiari dagokionez, 11:30-13:30 izango da aipatutako datetan.

Parte hartzea librea da eta askatasunez jolas egiteko gunea eta laguntza eskainiko da, beti ere euskaraz!

Animatu eta gerturatu ludoteka ibiltarira!