Badator berriro ere TXIKILANDIA, urtero bezala, nobedadez josita.
34 urteko ibilbide luzea duen egitasmoak ez du galdu bere esentzia! Aurten ere, urtarrilaren 2, 3 eta 4an zuekin eta Euskaraz, gabonetako oporralditxo hauetan ederto pasatzeko eta ekintza ugariz gozatzeko asmoarekin gatoz. Ezin ahaztu jolasa eta Euskara direla gure ardatz. Hortik, datorkigu aisialdia hezitzaile euskalduna gauzatzeko eta amesteko grina. Musakolako igerilekua, Uarkape eta Gaztetxea erabiliko ditugu horretarako.
Azken urteotan bezala, aurten ere 9 urtetik gorakoentzako gunea egongo da Uarkapen; Ekintzen laborategia.
Programación en castellano aquÃ
EGITARAUA
URTARRILAK 2
- Musakolako igerilekuan emango diogu hasiera Txikilandia 2025 egitasmoari. Igerileku handian puzgarriak izango dira haurren gozamenerako. Igerileku txikian aldiz, material ezberdina egongo da haur txiki eta familien eskura, hala nola; esterilak, txurroak, tablatxoak… Ur parkea 10:30etatik 13:30etara egongo da zabalik.
- Arratsaldean, Uarkapera mugituko gara eta bertan rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea, ipuin txokoa, ohe elastikoak, puzgarriak, karaokea eta gela iluna izango ditugu. Gaztetxean berriz aurpegi margoketa eta sormen gunea egongo dira.
- Ekintzen laborategian, bitxi eta osagarri tailerra egongo da arratsaldez.
URTARRILAK 3
- Goiz eta arratsaldez Uarkapen eta gaztetxean egongo gara, goizez 10:30-13:30 eta arratsaldez 17:00-20:00 bitartean.
- Ekintzen laborategian, goiz zein arratsaldez ihes bidea eta look aldaketa tailerra egongo dira.
URTARRILAK 4
- Goizez 10:30-13:30 bitarte Uarkapeko jolas parkean zein gaztetxean aritzeko aukera egongo da. Arratsaldez aldiz, Gaztetxea ez da egongo eta soilik Uarkapen egingo da jolas parkea 17:00-20:00 bitarte. 19:00etan, Txikilandiari itxiera emateko, Disko Festa antolatu dugu Uarkapeko kantxa nagusian.
- Ekintzen laborategian, goizez pegatina tailerra egongo da eta arratsaldez Sua jolas erraldoia burutuko dugu ilunetan.
EGUNERO
- 12:00etan eta 18:00etan ipuin kontaketa eta karaokea egongo dira. Ipuin kontaketak ipuin txokoan izango dira eta karaokea kantxa nagusian.
- Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero arratsaldez. Parte hartzaileek sarreran emango zaien galdera erantzun beharko dute produktu ezberdinen zozketan sartzeko. Herriko komertzio eta inguruko elkarteek emandako produktuak zozketatuko ditugu.
SARRERA ETA BONOAK
NON ETA NOIZ EROSI?
Urtarrilak 2 goizez, Musakolako igerilekuan.
Urtarrilak 2 arratsaldez eta urtarrilak 3 eta 4 egun osoz Uarkapeko takilan.
BONOEN PREZIOA (hiru egunetarako bonoak)
1-3 urte bitartekoentzat -5.5€
4 urtetik gorakoentzat – 9€
SARREREN PREZIOA (eguneko sarrerak)
1-3 urte bitartekoentzat – 3€
4 urtetik gorakoentzat – 4€
*Helduak doan.
ELKARLANA
Aurten Arrasateko Altxaburua taldearekin batera Txikilandian ere mugikorraren erabileraren inguruan kontzientzia hartzea erabaki dugu. Uarkape, Musakolako igerilekua eta Gaztetxea mugikorrik gabeko arnasguneak izatea nahi dugu. Horregatik, antolakuntzako hezitzaileei galdetuz, edonork eskuragarri izango du deiak egiteko laguntza jolas parkeak iraun bitartean.