Joan zen ostiralean, hilak 4, ospatutako gau egunaren kronikatxo batekin gatozkizue gaurkoan.
Portaloian hasi genuen aratsaldea, herriko haur ugari gerturatu ziren bertara eta ilargitxorekin batera kalejira musikatu eta suaz argiztaturikoan egin genuen plazarainoko ibilbidea. Udaletxeko arkupetan ipuin kontalaria zegoen ilargitxo eta haurren zai, gure arbasoen kondairetan oinarrituriko ipuin bat kontatzeko prest. Haur ugari bildu ziren ipuin kontalariaren inguruan eta denbora tarte batean misterioz jositako kondaira batean murgildu ziren herriko haurrak.
Gazteen txanda izan zen ondoren. Hauek ere ipuin bat entzuteko aukera izan zuten, Sua mahai jolasaren kontairan murgildu ziren gazteak. Sua jolasean, betidanik arrakasta izan duen mahai jolas mota eta bertan euskal mitologiarekin lotutako hainbat pertsonaia uztartu dira. Jolas honen partida erraldoiarekin jarraitu genuen arratsa, talde ezberdinetan banatu, eta Mariren gidaritzapean, herriak inkisidoreei su emateko aukera izan zuen… edo inkisidoreak herria hiltzeko….
Iluntze polita ostiralean bizi izan genuena, herriak ondo erantzun zuen eta poztekoa da, eguraldiaren laguntza izan gabe ere hainbeste jende ikustea gure aurrean.
Eskerrik asko gerturatutako haur, gazte eta ez hain gazteei, hurrengoan gehiago eta hobeto!
Jarraian eguneko argazkiak eta goiena.eus-eko bideoa: http://goiena.eus/arrasate/1478530723424