Skip to main content

Naturarekin dugun harremanaz hausnartu eta gure eguneroko dinamikan harreman honetan sakontzeko “Berdean hezi” lan ildoa dugu Txatxilipurdi elkartean. 2015. urtean euskaratu genuen lan ildoari izena ematen dion liburua; Heike Freirek idatzitako “berdean hezi – haurrak naturara hurbiltzeko ideiak”.

Liburuaren 10. urteurrena baliatu nahi dugu zuen iritziak jaso eta zozketa bat martxan jartzeko. 10 egunetan liburuko 10 aipu argitaratuko ditugu gure sare sozialetan. Zozketan parte hartzeko ondorengo galdetegia behte beharko da: https://labur.eus/10urteBerdeanHezi

Jasotzen ditugun erantzun guztien artean 10 libururen zozketa egingo dugu. Parte hartu ekimenean!!!