Skip to main content

Baietz 1.000 erronkak milatik gora argazki jaso ditu.

1000 lagundik gora gaude Arrasateko dendetan euskaraz jarduteko prest, eta egingo dugu!!!

Ekimenari zapatuan emango diogu bukaera, Euskararen Egunarekin, plazara irtenda. Ospatzeko eguna izango da, bai. Baina, hori beste, euskararen aldeko jarreran pauso bat aurrera egitekoa, urtean 365 egunez geure hizkuntzari aktiboki eusteko konpromisoa hartzekoa.
Seber Altuben izango dugu hitzordua. 19:30ean kalejiran irtengo gara, Arrasate Musikaleko Bandarekin Batzen dantza herrikoia egiteko. Biteritik Maala kalera eta berriro Seber Altubera itzuli gara. Ondoren, Portaloi taldearen laguntzarekin, hiru kantu abestuko ditugu. “Euskal Herrian Euskaraz”, “Bagare” eta “Guk euskaraz”, eta zergatik ez!!!
Eta amaitzeko, eguneko ekitaldi nagusia. Laburra eta xumea izango da bere horretan, baina, aldi berean, esanahiz betea. Mosaiko osoa ikusiko dugu bertan eta, sokadantzaren bitartez, euskara elkarri emateko prest gaudela irudikatuko. Euskara modu aktibo eta gozoan partekatzeko, eskuz esku eta pausoz pauso, “Pauso bat aurrera, mila pauso!” direlako.

Lortu dugu!

#Baietz1000
#DendetanEuskaraz