Udalekuak uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak dira.

Aurten ere, 28 urteetan zehar egin dugun bezala, Arrasatetik abiatuta, Euskal Herriko aurrenerabe eta nerabeei udaldi magiko eta ahaztezin bat eskaini nahi diegu.

Euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz eta elkartasunaz, talde lanaz … bustitako oporraldi paregabeak merezi dituztelako.

2022ko Udaleku itxiak uztailaren 2tik 9ra bitarte gauzatuko dira, Garaion Sorgingunean (Ozaeta, Araba). Aste beteko kanpaldia izango da etxalde zoragarri horretan egingo duguna.

Hiru adin tarte ezberdinek osatuko dute udaleku itxi hau eta adin tarte bakoitzak bere herrixka propioa izango du Sorgingunean (lo leku, elkargune eta jolas eremu propioaz osatua). Udalekuak abenturaz beteta eta giro goxoan pasatzea nahi dugu. Elkar zaintza izango da ardatz garrantzitsuetako bat eta udalekuetan parte hartuko dugun kideon hitza kontuan izanik adostuko dira ekintzak.  

Plaza mugatuak izango dira udaleku bakoitzean, 25 plaza herrixka bakoitzeko.

Adinaren arabera izendatuko ditugun taldeak hauek dira:

AIZKOMENDI HERRIXKA:

LH 4, 5 eta 6 mailak, 9-12 urte bitartekoak (2010-2011-2012 urteetan jaiotakoak)

1

Aizkomendi informazioa

 

GEBARA HERRIXKA:

DBH 1eta 2 mailak, 12-14 urte bitartekoak  (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak)

10

Gebara informazioa

 

SORGINETXE HERRIXKA:

DBH 3 eta 4 mailak, 14-16 urte bitartekoak ( 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoak)

12

Sorginetxe informazioa

 

Izen-ematea:

Txatxilipurdiko udaleku itxietan izena emateko epea apirilaren 25ean irekiko da eta  maiatzaren 20an bukatuko da. Aurrez-aurre zein on-line bidez jasoko dira izen emateak:

– Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus “Udalekuen izen ematea” atalean.

– Apirilaren 25an zabalduko den QR kode baten bitartez.

– Bulegoan: Nafarroa etorbidea 23, 1.solairua. Astelehenetik ostegunera, 9:30-13:30 / 15:00-18:00  Telf. 943795446

Kontuan izan, familia ugaria edo AEDko bazkide direnak, %5eko deskontua izango dutela. Bi baldintza hauek betetzen badira,%10eko deskontua egingo da. Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa gaztearen izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak aurkeztu beharko dira.

Edozein zalantza izanez gero, Txatxilipurdira deitu eta argituko ditugu zalantzak.

Laguntzaileak-02